Minbizia ikertzen duen doktorea
Ez nuen Irati ezagutzen eta sorpresa handia izan da Merindadeko euskaldun batek halako ikasketak edukitzea eta halako ikerketak burutzen ari dela jakitea. Bera ez da jaio gure Merindadean ezta bizi ere; baina neurri handi batean, bertakoa dela esan dezakegu.
Ezin izan dugu elkarrizketa buruz buru egin; dena den, argi geratu da nolako lan garrantzitsua egiten ari den bere lankideekin batera. Zorte on izan dezazuela, denon onerako izanen da eta!
Nor da Irati?
Irati Macaya Erro naiz, 33 urte ditut eta gaur egun Barañainen bizi naiz.
Nongoa zara?
Iruñean jaio nintzen eta Barañainen hazi; dena dela, nire gurasoak Larraga eta Mendigorriakoak izanik, askotan herri horietara joaten naiz.
Zer nolako ikasketak burutu dituzu?
Tarragonan Bioteknologia ikasi nuen eta, horren ostean, Bartzelonan Biomedikuntzako masterra eta minbiziaren inguruko doktoretza egin nituen.
Gaur egun zein da zure lana?
Nafarroako Unibertsitateko CIMA (“Centro de Investigación Médica Aplicada”) ikerkuntza-zentroan ikerlari bezala nabil eta dagoeneko lau urte pasa dira bertan hasi nintzenetik.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario