Larunbat honetan, apirilak 3, Ernai gazte antolakundeak martxa nazionala ospatuko du Erdialdean. Iazko Gazte Martxa bertan bera utzi ostean aurten hainbat mobilizazio zein kontzertu antolatu ditu erakunde abertzaleak urtero data hauetan antolatzen dituen jardunaldiak aurrera eramateko.

Ibilaldia Erriberriko autobus geltokitik abiatuko da goizeko 9:30ean eta 13:30 aldera iritsiko da Tafallara. 14:00etan ekitaldi bat izango da plazan zuzeneko musikarekin.