Denok dakizuen bezala aurten Tafallako Ikastolari egokitu zaio Nafarroa Oinez jaia antolatzea. Tafallan egingo den laugarrena izango da. Lehenengoa 1986an izan zen eta, honen ondotik, 1997an eta 2011n ospatutakoak etorri ziren.
Garcés de los Fayos Ikastola, gaur egun, 223 familiek, 35 langilek eta 318 ikaslek osatzen dute, besteak beste, Amatriain, Amunarrizketa, Artaxoa, Artariain, Barasoain, Beire, Garinoain, Iratxeta, Larraga, Miranda, Erriberri, Puiu, Donamartiri eta Tafalla herrietatik etorriak.
Hauekin batera badira dagoeneko 644 ikasle ohi haien ikasketak ikastolan amaitu dituztenak.
Belaunaldi berriaren taupada
Egun handia urriaren 16an izango da «Erdian Erein» lelopean eta ehundaka pertsonen elkarlanari esker eramango da aurrera, hala eta guztiz ere, ez dira gutxi izan orain arte dena ongi atera zedin lanean ibili diren bolondresak, baita bidean izandako buruhausteak ere.
Dimentsio hauetako jai bat antolatzea ez da erraza eta askotan buru-belarri ibili behar da galdu-irabazien arteko lehia horretan irabazle ateratzeko.
Pausoak
2019an eskatu zuen Tafallak Oinez antolatzeko baimena, maileguaren gastuak, neurri batean behintzat, amortizatzeko helburuarekin. Berez 2021ean ospatu behar zena pandemiarengatik atzeratu zen eta iaz jaso zuten tafallarrek lekukoa Lizarrako Ikastolaren eskutik.
Gurasoen Batzordea 2021eko ekainean pausoak ematen hasi zen eta NO 2022 abian jartzeko batzorde batzuk eratu ziren (Grafismoa, Komunikazioa, Materiala eta Ekonomia); Haizea Lizarbe Boneta koordinatzaile izendatu zuten eta leloa nahiz logoa hautatu ziren. 2021eko irailean Batzorde Iraunkorra edo Permanentea deritzana osatu eta lanean hasi zen:
- Babesletzako batzorde burua: Oskar Osa
- Ekonomiako batzorde burua: Paula Berango
- Grafismoko batzorde burua: Ion Kepa Soltxaga
- Ibilbideko batzorde buruak: Montxo Muruzabal eta Juanjo Salinas
- Ingurumeneko batzorde burua: Miguel Flamarique
- Komunikazioko batzorde burua: Ainara Izco
- Materialeko batzorde burua: Josune Mendia
- Jardueretako batzorde burua: Xabi Salvo
- Muntaiako batzorde burua: Joseba Lerga
- Osasungintzako batzorde burua: Laura Salaberri
- Ostalaritzako batzorde buruak: Asier Ezquerro eta Lara Sarasa
- Pertsonaleko batzorde burua: Karol Subias
- Segurtasuneko batzorde burua: Roberto Zabalegui
- Ikastolako lehendakaria: Aritz Azkarate
- Ikastolako zuzendaria: Paula Arregui
- Ikastolako Oinez koordinatzailea: Haizea Lizarbe
- NIEko Oinez koordinatzailea: Marta Igoa
Urte osoan zehar ekimen ugari antolatu dira, hala nola, desfilea, Juul sariak, erraldoien topaketa edo Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen zuen festa.
San Ferminetan Takonerako txozna erabateko arrakasta izan zen eta datorren urriaren 16an milaka persona espero dira Zidakos Hirian. Hala ere, laguntza inoiz baino beharrezkoa izango da azken txanpa honetan.
Batu auzolanera
Oinez egunaren edo aurreko wegunetako txandetan parte hartu nahi baduzu jarri kontaktuan antolakuntzarekin: pertsonala@oinez.ikastola.eus
681 95 93 19 | 948 70 07 28 | www.nafarroaoinez.eus
Deja tu comentario