
Pandemiaren ondorioz iazko lehiaketa bertan behera geratu ostean, gaur IV.(2.0) edizioa aurkeztu da Tafallako Udalean. Antolatzaileek urte xelebre honen ostean gazteria idaztera animatu nahi dute, haien sentimen eta ezinegonak azalarazteko. Sariak 100 eta 300 euro bitartekoak izango dira, adina eta mailaren arabera banaturik. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.
Prentsaurrekoan Maite Garbayo, Erriberriko alkatesa, Uxua Olkoz, Tafallako zinegotzia, Ana Flamarique, Tafallako Euskara teknikaria, Cristobal Martínez, Lizarrako Euskara teknikaria eta Alfredo Dufur, Iranzuko Mankomunitateko Euskara teknikaria izan dira.
2014. urtetik ospatu izan da lehiaketa hau Tafallan, hala ere, 2018. urtean salto kualitatibo bat eman zuen, izandako lankidetza hitzarmen baten bidez gainontzeko herrialdetara zabaldu baitzen.
Helburu nagusia euskarazko literatura-ekoizpena bultzatzea da, tokiko ekimenen sakabanaketa ekidituz. Inguruko ikastetxeetako irakasleen lana, Altaffaylla fundazioaren laguntza eta Elkar argitaletxearen sariak banatzeko eskuzabaltasuna azpimarratu dituzte. 5.050 euroko aurrekontua erabiliko da; diseinua, inprimaketa, epaimahaia, sariak, entrega-ekitaldia eta abar egiteko, nahiz eta azken urteotan gastua txikiagoa izan den azkenean.
EPAIMAHAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaikideak: Jara Berrio Esquiroz (Tafalla), Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), Ángel Erro Jimenez (Iruña) eta Castillo Suarez García (Sakana). Ekainaren 7an jakinaraziko da erabakia, parte hartzen duten udalen web orrien bidez.
Sariak ekainaren 18an (ostirala) banatuko dira Kulturgunean eta bertan Rotten XIII taldeak parte hartuko du, besteak beste.
OINARRIAK

Deja tu comentario