Joan den martxoaren batean Tafallako Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek zuhaitz landaketa bat burutu zuten Berdesia elkartearekin batera Miriam Garcia Parkean. Lekuak 1990an mendi istripu batean hildako tafallar emakume alpinistaren izena hartzen du, eta Rexu Urrutia irakasleak azaldu zuenez, jardueraz baliatu ziren ere martxoak 8 emakumearen Nazioarteko Egunarekiko kontzientzia indartzeko.

Amelia Torrek; baso-teknikari, Udaleko lorezain eta Berdesiako kide denak, kontatu zuen 12 almendrondo eta bi huntza mota (bata lorearekin eta bestea hostoduna soilik) landatu zituztela. Horretaz gain basoko landare ugari landatu fruitudun landatu ziren ere pergolaren inguruan, nolabait haizeaz babesteko horma bat sortzeko helburuarekin. “Fruituek gainera hegaztientzako jana suposatuko dute, horrela ez dugu guk soilik landareetaz gozatuko”, zehaztu zuen Ameliak.

Jarduera hau Berdesiaren egutegiko beste ekimen bat da soilik, herriko hiru ikastetxeekin zein beste hainbat kolektiborekin aurrera eramaten dena Tafallako baso perimetralaren proiektua gutxinaka errealitate bihurtu dadin.