ABESLARI BAT: JOHN MORELAND
Orain dela 36 urte Longviewen (Texas) jaio zen baina oso gazte zelarik Oklahomara bizitzera joan zen aitaren lanagatik. Bertan aurkitu zuen ispirazioa fama eman dioten abesti lazgarri eta melankolikoak idazteko.
Hardcore-punk taldetan jotzen ibili ostean bakarlari bezala abesteari ekin zion. Bost diska ditu kantautore moduan baina taldetan ere aritu da azken urtetan, Black Gold Bandekin lehen, eta Dust Bowl Soulsekin ondoren. Hauekin grabatu zuen Everything The Hard Way (2011) diska erabat gomendagarria bada ere bakarlari bezala du xarma gehien, High On Tulsa Heat (2015) diskan ikus daitekeen bezala.
TALDE BAT: THE BURIAL
1981an Yorkshiren sortutako talde hau Oi!, power-pop edo ska musika uztartu zituen lehenengoetariko bat izan zen. Skin-deep edo Redskinsen antzeko soinua dute. Gitarra garbiak eta ahots leunak. 1988an A Day on the Town diska bakarra grabatu ostean, taldea behin betiko utzi zuten, honakoa bezalako tematzarrak utziz.
ABESLARI BAT: BILLY BRAGG
Billy Bragg Ingalaterrako ezkertiar langilegoaren musikari esanguratsu bat da. Barking Essex herri langilean jaio zen 1957an eta punkaren olatuak bete betean harrapatu zuen. The Clashek sekulako eragina zan zuen berarengan eta ordura arte entzuten zituen Dylan eta parekoez ahaztuta, Riff Raff punk taldea sortu zuen.
Halaber, berehala nazkatu zen punkaren itxurakeriaz eta paradojikoki britaniar armadan erroldatu zen, zeinetik berehala irtengo zen langile kontzientzia markatu batekin. Marxismoan hezi zen eta bakarlari bezala ekin zion abesti politikoak egiteari. Folka eta punka uztartu zituen eta 80. hamarkadako “anti-folk” olatuan sartu zen, The Pogues bezalakoekin. Ingeles idenditate bateratzailearen aldekoa zen, horren erakusle da 2006an argitaratu zuen The Progressive Patriot liburua. “New England”, “Which side are you on” edo “The World Turned Upside Down” abestien moldaketekin fama hartu zuen eta borroka askoren alde jotzen ibili da ordutik.
SOINU BANDA BAT: SHALLOW (A STAR IS BORN)
Aski famatua den arren orain dela gutxi arte ez nuen filma ikusi. Bradley Cooper eta Lady Gaga dira protagonistak eta artista famatuen munduan oinarritutako amodio istorio bat kontatzen du. Gidoia gustatu zitzaidan eta egia esan abestia lehenagotik entzuna nuen arren pelikula ikusi arte ez nion arreta jarri. Abestia benetan ederra da eta letrak ere xarma handia du.