
Datorren maiatzaren 8an Jon Maia, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus eta Endika Legarra Tafallan izango dira bertsotan. Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:00etan eta sarrerak 3€ balioko du. Ander Aranburu izango da gai jartzaile bezala.
Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea da Bertsozale elkartearen helburua.
Horrekin batera kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea.
Deja tu comentario