Bideo bat: Mujeres – Tu y yo
Talde hau entzun bezain laster Tatxers etorri zitzaidan burura. Soinua oso antzekoa da, baita abesti batzuen printzak ere. Hauek ordea, gazteleraz abesten dute, amodioa eta desamodioari buruz oro har. Esan beharrik ez dago gainera ez dutela oi! rolloaren influentzia izpirik ere.
Halaber, heuren power-pop soinua interesgarria da. Indie munduko jendea dirudite. Egia esan bideoan taldekideak ikustean “pintarik” gabeko pureto normal batzuk besterik ez zitzaizkidan iruditu,ez nituen horrela imajinatzen. Haien diskaren bat entzun eta ez du itxura txarrik. Hala ere, esandakoa: ez espero inolako erreibindikaziorik jende honetaz.
Abesti bat: Cariño – No me convengo
Aste honetan nahiko txotxolo nabil eta erritmo arrosekin jarraitzeko, hona hemen poperoetan-poperoena: Cariño taldea. Haien letrek amodio zapuztu eta obsesiboaz soilik hitz egiten dute. Batzutan badirudi burutik pasatzen zaien lehena idazten dutela, benetan letra kutreak dituztelako.
Hala ere, ze ostia!, aitortu behar dut haien erritmo batzuk itsaskorrak egiten zaizkidala. Hau da atera duten azkena. ¡Que tiemble La Oreja de Van Gogh!
Abeslari bat: Françoise Hardy
Françoise Hardy frantziar pop abeslari famatuenetariko bat da, 60. hamarkadan izar bilakatu zena. Txikitan neskato lotsati bat zenez bere gitarra zuen lagun bakardadetik irtetzeko, eta abesti nostalgiko eta tristeak interpretatzen hasi zen.
Modelo eta aktore bezala lanean ibili da ere, eta ez da harritzekoa, garaiko iruidirik ederrenetariko bat zen eta. Hala ere Françoisek beti neska misteriotsu, sofistikatu eta hotzaren irudia mantendu du, bere abesti gehienetan sormen lanetan ibiliz, haietako batzuk haren izenean geratu ez diren arren. Duela gutxi arte abestiak ateratzen ibili da.
Ereserki bat: Os pinos
Hona hemen gaur egun Galiziako ereserki bezala ezagutzen den abestia, Os Pinos, Eduardo Pondal idazleak 1890ean sortutako olerki bati Pascual Veiga konpositoreak ipinitako doinua. XIX. mendean zehar errekonozimendua irabazten joan zen nazionalismoaren aintzindarien artean, Espainiako II. Errepublikan indarra hartu zuen arte.
Frankismoak ixilarazi ostean gutxinaka modu folklorikoan azaldu zen zenbait ekitalditan, non galiziarrak, entzutean, zutitzen hasten ziren. Nazionalistak ez ziren alderdiek ere bere egin behar izan zuten, independentismoaren ikono bat bilakatu ez zedin.
Letra izugarria da, naturaz eta zelten nazioaz hitz egiten du, besteak beste Breogan errege zelta aipatuz (Galiziarren mitologiaren aita). Gainontzeko estrofetan, gainera, natura goraipatzeaz gain, emakumearen paperaren garrantziari, batasunari, autodeterminazioari eta askatasunari men egiten dio.
Deja tu comentario