Iada bost urte pasa dira Tafallako Pasadizo Tabernak jabego berriarekin ateak ireki zituenetik. Ordutik gazte zain helduen topaleku jator bihurtu da, non urte hauetan zear zuzeneko musika ez da falta izan.
Adrian Valencia “Txispi” soberan ezaguna da Tafallan, taberna ireki zenetik topaleku berri bat ekarri baitzuen jende askorentzako eta saltsa asko egosi dira bertan: Kontzertuak, pintxadak, topaketak, bazkariak, zozketak…
2017ko apirilaren batean kontzertu batzuekin ireki zen taberna lehen aldiz (Korrika Tafallatik pasatzen zen egun batean ere) eta bostgarren urteurrena ospatzeko musikak kalea hartuko du berriz.
HIRU EGUNEKO EGITARAUA
Ospaketa gaur hasiko da, 18:00etan Huasi raperoa izngo da taulagainean eta ondoren Suizidio Kolektivoren binilo pintxada izango da.
Bihar bazkari bat ospatu behar zen baina eguraldiagatik bertan behera geratu da. Hala ere, gainontzeko ekimenek aurrera darraite eta 17:00etan bingoa baita 19:00etan kontzertuak izango dira, Ahuntzak eta Unidad Alavesa taldeekin.
Larunbat goizean hamaiketakoa egongo da eta 17:00etatik aurrera Bidelapurrak eta The Dillingers taldeen emanaldiak izango dira. Egunari amaiera egokia emateko 21:00etan Korrika pasako da Tafallatik.
Deja tu comentario