Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da

Urtea aurrera doan einean, Nafarroa Oinezaren antolakuntzak ere aurrera darrai eta “Oinezek Herriari” herri kirol txapelketa, hain zuzen, urteko lehen ekitaldi nabarmena izango da.

Ekimen honen helburua herri kirola eta euskara Erdialdeko herrietan plazaratzea da. Hain zuzen ere, “hizkuntzarekiko eta kulturarekiko dugun maitasuna aldamenekoen arteko hurbilketa errazteko bide izatea nahi dugu, eta bide hori ahalik eta dibertigarri eta osasun­garrien izan dadin bilatu dugu”, aipatu dute antolatzaileek.

Lehiaketan 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezakete, eta taldeak gutxienez 12 pertsonez eta gehienez ere 14 pertsonez osatuak egonen dira. Izen ematean taldekide bakoitzak 5€ ordainduko ditu, horren truke txapelketan parte hartzeko kamiseta bat jasoko du.

Gainera, talde guztiak mistoak izanen dira eta proba batzuetan genero-eskakizun zehatzak egonen dira. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da.

Parte hartu nahi duten taldeek izena emateko fitxa bete beharko dute, behin beteta Ikastolan edo Nafarroa Oinez dendan eman daiteke. Beste aukera bat, emailez bidaltzea da; bide hau aukeratuz gero fitxa oinezekherriari@oinez.ikastola.eus helbidera bidali beharko da.

oinezek herriari kartela (1)

Txapelketak hiru finalaurreko izango ditu (apirilaren 23an Erriberrin, apirilaren 30ean Garinoainen eta maiatzaren 14an Artaxoan) eta finalaurreko bakoitzetik irabazle bana aterako da, ekainaren 4ean Tafallan finala jokatuko dutenak, Ikastolako 50.urteurreneko jaiaren barnean.

Burutu beharreko frogak

Lehengo froga

Erreleboak: Froga honetan hiru azpi froga izango dira:

  • Lokotx biltzea: Probaren oianrria ahalik eta denbroa laburrenean, lokotxa kopuru zehatza metro bateko tartea duen ilara osatuz jartzean eta, ondoren, saski batean jasotzean datza.
  • Zaku eramatea. Zaku bat sorbaldan eramada ahalik eta azkarren distantzia-tarte jakin batean zehar zama garraiatu behar da.
  • Txinga eramatea. Esku bakoitzean txinga bana, ahalik eta lasterren, ezarritako ibilbidea zeharkatzean datza.

Bigarren froga

Trontza. Enbor batean ahalik eta denbora laburrenean ebakiak egitean datza.

Hirugarren froga

Zaku lasterketa. Taldeka zaku-lasterketa bat egitean datza.

Laugarren froga

Ingude altxatzea. Eskuekin zaku bat barra horizontal baten gainetik ahalik eta aldi gehien pasatzean datza.

Bostgarren froga

Sokatira. Sokaren alde banatan bi talde jarriko dira; sokari tiraka, aurkariak nork bere aldera arrastaka erama­teko asmoz

*Txapelketaren araudi osoa hala nola izen emateko fitxa www.nafarroaoinez.eus webgunean aurkitu daitezke.