[:es]2017tik zuzenekorik eskaini gabe ibili ostean, Tafallako Odolkiak Ordainetan rock and roll eta rockabilly taldea eszenatokietara bueltatuko da larunbat honetan, urtarrilak 25, Tafallako Kube Aretoan.
Pasa den urteko uda hasieran argitaratu zuten EP-a aurkeztuko dute “Lo egin aurretik” izenekoa eta lau abestiz osatua. Haien azken lan hau iazko San Ferminetan aurkeztu behar zuten hasiera batean, baina uztailak 8an Erdialdean izan ziren uholdeengatik kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten.
Zaleak gogotsu dabiltza eta aurretik saldutako sarrera gehienak agortu dira. Hala ere, larunbatean bertan ere eskuragai egongo dira 10€ren truke. Kontzertura sartzen diren lehenengo 200 pertsonei gainera “Lo egin aurretik” diska oparituko zaie.
Kontzertu honetaz gain taldeak beste data gutxi batzuk argitaratu ditu momentuz; otsailaren 7an Bergarako Gaztetxean eta martxoaren 13an Atarrabiako Totem aretoan.
Lekua: Tafallako Kube Aretoa
Ate irekiera: 21:30
Taldeak:
ODOLKIAK ORDAINETAN
THURSDAY PUSSY DOGS
AZKEN SUSTRAIAK
JOHN DEALER AND THE COCONUTS
Prezioa: 10€[:]
Deja tu comentario