Atzo eman ziren jakitera Ager Vasconum literatur lehiaketaren irabazleak.
Zangoza, Lodosa, Lizarra, Erriberri eta Tafallako udalek zein Irantzuko Mankomuniteak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa honek euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta literatur sorkuntza bultzatzea du helburu, tokiko ekimenen alde eginez gazteak motibatzen dituzten sari erakargarriekin.
Sari Banaketa Ekitaldia ekainaren 17an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Erriberriko Kultur Etxean izanen da eta bertan, saridun eta ordezkari munizipalez gain, Luana eta Maialen abeslari tafallarrak egongo dira ospakizunari ukitu musikala ematen.
Hauek dira edizio honetako irabazleak:
SARI OROKORRAK
- Eneko Rodríguez Fernández (Lizarra) – Narrazioa, DBH 1-2
- Amets Muñoz Bermejo (Tafalla) – Narrazioa, DBH 3-
- Onintze Arrastia Mauleon (Arellano) – Narrazioa, 17-20
- Amaia Jaso Ramírez (Tafalla) – Narrazioa 21-30 urte
- Nora Urrea (Lizarra) – Olerkia, DBH 1-2
- June Berrio Esquiroz (Tafalla) – Olerkia DBH 3-4
- Amaia Jaso Ramírez (Tafalla) – Olerkia 21-30 urte
MERINDADEETAKO SARIAK
- Iraia Sola Iguacel (Zangoza) – Narrazioa DBH 3-4
- Naroa Villar San Martín (Tafalla) – Olerkia 21-30 urte
- Eider Pelaez (Aiegi) – Narrazioa DBH 3-4
La política de legua Vasca en un articulo esta bien para la zona vasca pero cuando se pretende llegar a todos sin discriminación excluís al 90 por ciento de la población espero que sepáis comprender mi español y mi pluralidad de persona de a pie y anti exclusivismos minoritarios.