Datorren azaroaren 6an Podcast ikastaro bat izanen da La Kolasa Gaztetxean arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.
Azken urteetan gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den etorkizun handiko eduki-formatua da. Oso erraz erabiltzen dira eta audio formatua izanik, testua edo bideo formatuak ez bezala, bateragarriak dira eguneroko aktibitate askorekin: kotxean, paseoan, korrika, sukaldatzen… Ikastaroak podcast bat sortu, grabatu, editatu eta zabaltzeko oinarrizko ezagutza eskainiko du.
Zuzendaria DJ Makala izango da, klasea doakoa izanik. Izena eman nahi baduzu www.sareaneuskaraz.eus helbudearen bitartez egin dezakezu.
Deja tu comentario