“Sorotan Bele Gogoan” ikuskizunak jatorrizko taldeko bi musikari (Gorka Sarriegi abeslaria eta Urbil Artola guitarrista) eta “La Tafallesa” Musika Banda uztartuko ditu.

Otsailaren 10ean, ostiralean, izango da, 19:30ean Kulturgunean 8€ko sarrerarekin

“Sorotan Bele Gogoan” 1990eko hamarkadako Euskal Herriko folk-pop talderik garrantzitsuenetako bat omendu nahi duen musika ikuskizuna da. Sorotan Bele (Hondarribia, 1990 – 1996) oihartzun handia izan eta hiru disko argitaratu zituen taldea, bere abesti asko himno bihurtu ziren abiadura bizian; kaleak eta tabernak bozgorailu itzela ziren eta Sorotan Bele entzuten zen une oro.

Taldea desagertu den arren, Euskal Herriko kulturaren eta musikaren gordailuan gelditu dira betiko abesti asko. Orain nahi duguna da abesti horiek berriro gogora ekartzea, baina euskarri berri batean.

SARRERAK EROSI