Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 3ra ospatuko da
Tafallako biztanleriak euskararen aldeko konpromisoa eta jarrera erakutsi du urte honetan zehar, argi utziz Tafallako herritar guztien kultur ondarea dela, ezagutza maila edozein dela ere. Horren adibide dira, besteak beste, Korrikaren harrera ona, Nafarroa Oinezean laguntzeko prestutasuna edo joan den astean Agerraldiaren topaketetan parte hartu zuen tafallar kopuru handiak. Orain Euskaraldiaren txanda da.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo zaio berriro Euskaraldiari. Urtero bezala, helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.
Bi rol bereizten ditugu.
- Alde batetik, AHOBIZI, bere lehen hitza euskaraz izango da eta elkarrizketa elebidunetan euskaraz hitz egiten jarraituko du. Rol hau aho batek irudikatzen du. 2020an, 270 pertsonak eman zuten izena Tafallan.
- Bestalde, BELARRIPREST da euskaraz hitz egitea aktiboki eskatzen duen pertsona, nahiz eta agian ez hitz egin, ulertzen du eta bere jarrerarekin euskararen presentzia errazten du. Rol hau belarri batek irudikatzen du. 2020an, 230 tafallarrek izena eman zuten rol honetan.
Oraindik ez baduzu izena eman aukeratu zure rola eta egin ezazu euskaraldia.eus orriaren bidez, denon parte hartzea beharrezkoa baita hizkuntzarenganako konpromisoa sendotzeko eta autoridade zein herritarrei bere garrantzia ikustarazteko.
Praktika kolektibo hori errazteko, Euskara Batzordeak hainbat jarduera antolatu ditu.
EGITARAUA
Azaroak 17, osteguna
19:30. Arkakusoen plazetan txapelak banatuko ditugu bi rolekin, musikaz lagunduta, manifestua irakurriko dugu eta motorrak berotuko ditugu.
Azaroak 22, asteartea
19:00 Irakurketa kluba “Gelditu zaitezte gurekin” liburuarekin. Liburu honen inguruko solasaldiaz gozatu nahi dutenei egun honetan liburutegira hurbiltzea eskatzen diegu. Euskarazko zerbitzuan liburuaren aleak ditugu, egun horretarako irakurri ahal izateko. Erraz irakur daiteke, eta, horrela, beste pertsona batzuekiko elkarrizketan parte hartu ahal izango da.
Azaroak 23, asteazkena
17:00. Agerraldia elkarteak aisialdia eta astialdia sustatu nahi ditu, gure seme-alabek etxetik eta eskolatik kanpo duten erabilera indartu dezaten. Jarduera hau Gizarte Etxean egiten da.
Azaroak 29, asteartea
19:30. Asier Arroitaren eskutik, Albaniatik Turkiara bizikletaz joateko aukera izango dugu, irudimenarekin bada ere, aurkeztuko dizkigun argazkiei esker. Euskara, abentura eta bizikletan esperientziak uztartzeko aukera. Kultur Etxeko aretoan izango da.
Abenduak 1, osteguna
19:30 – 20:30 Mintzodromoa kultur etxean AEKren eskutik. Hainbat gairen inguruko elkarrizketa-taldeak.
21:00 Erdialdeko kaleetatik mintza-praktika jarraituko dugu, osteguneko pintxo-potea aprobetxatuz.
Deja tu comentario