Asteburu honetan Lizarran ospatutako Nafarroa Oinezaren ekitaldi ofizialean Tafallako Garces de los Fayos ikastolak 2022ko festa antolatzeko lekukoa hartu zuen Lizarrako ikastolaren eskutik.
Euria zela eta ekitaldia Kulturguneko lorategian ospatu ordez Los Llanos barnean izan zen. Bertan Aritz Azkaratek jaso zuen tafallarren partetik Paula Arregik eman zion lekukoa. Tafallarraren hitzetan “ilusio handiz eta gogotsu” daude datorren festa antolatzeko.
Deja tu comentario