Tafallako ikastolaren eskutik izen handiko 85 artisten obrak biltzen ditu erakusketak
Ekainaren 10ean hasi eta datorren ekainaren 30a arte zabalik egongo da Artea Oinez erakusketa Tafallako Kulturgunean.
Artistek Nafarroa Oinez antolatzeko ardura duen Garcés de los Fayos Ikastola lagundu nahian, hainbat eskultura, argazki, margolan eta grabatu euren eskura jarri dituzte. Erakusketaren xehetasunak aurkezpen ekitaldian azaldu zituen Paula Arregui Lizarbek, Garcés de los Fayos Ikastolako zuzendariak.
Leku berezia hartu du aurten Javier Esquirozek, Tafallako artistak, bera izango baita omenaldia jasoko duena.
Paula Arregui zuzendariaren hitzetan, “jakinduria handiz konbinatzen ditu formaren indarra, enkoadraketa laburrekin, oso fotografikoak direnak. Bizi garen ingurunearekiko eta planetarekiko konpromisoari buruz hausnartzeko sentsazioak azaleratzen ditu. Sentiberatasun berezi horrek eta irakaskuntzarako duen bokazioak azaltzen dute zergatik eskaintzen dion Garcés de los Fayos Ikastolak aitorpen sentitu hau”.

Mustutze ekitaldian, familia eta lagunek lagundu zuten Javier Esquiroz, eta bere lagun eta artista den Koldo Etxeberriak hitz eder batzuk eskaini zizkion.
Era berean, Javier Esquirozek Tafallako inauteriak biziki maite ditu, eta bere parte hartzea isladatzen duen bideo bat ikusteko aukera izan zuten omenaldira gerturatutakoek. Amaitzeko, Leire Martinez artistak Eskirozen obraren interpretazio bat egin zuen, Izaskun Ojer dantzariak ur-soinua zuen pieza bat interpretatzen zuen bitartean.
Erakusketaren ordutegia
Erakusketa ekainaren 10etik 30era egongo da ikusgai Tafallako Kulturgunean ordutegi honetan:
- Astelehena – ostirala: 10:30 – 14:00 eta 15:00 – 22:15
- Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:30 – 00:00
- Igandea: 11:30 -14:00 eta 16:30 – 22:30.
La política de legua Vasca en un articulo esta bien para la zona vasca pero cuando se pretende llegar a todos sin discriminación excluís al 90 por ciento de la población espero que sepáis comprender mi español y mi pluralidad de persona de a pie y anti exclusivismos minoritarios.