Bideo bat: Shandy – Dance all night

Munduko beste puntatik datorkigun rock and roll dantzagarria; glam, punk edo Sugar Oi!-aren printzekin. Australiako Brisbane hirian sortutako laukote honen musika zein estetika ulertzeko lagungarria da sharpie mugimendua ezagutzea. Hau 60. hamarkadaren amaieran Ozeko lurretan sortutako subkultura bat izan zen, Ingalaterrako skinhead mobidaren bertsio australiarra alegia.

Sharpiek skinetoen antzeko itxura zuten: bota altuak, baggy prakak, jertse dotore estu-estuak eta mullet orrazkera (ile motza alboetan eta luzea atzean). AC/DC zein Status Quo bezalakoak entzun ohi zituzten. Dantzalekuetan protagonista izan ziren haien mugimendu xelebre eta fama bronkatiarekin. Sharpie rolloa 80. hamarkadarako ia desagertu zen arren Shandy bezalako taldeak guzti honen ondorengoak lirateke. Europatik ibili dira azken urtetan baina badirudi oraindik ez direla euskal lurretara iritsi. Estekako bideoa puntazo bat da.

Talde bat: Mak & Xak feat. Xana

90. hamarkadako dance-techno melodiko hura sekulakoa zen. Arratu baterako noski, baina ordu txikiak alaitzeko ba al dago zerbait hoberik? Groggy Rude punk taldearen bertsio batek ekarri nintuen honaino. Hemendik Aten bertsio katalana dirudi baina lasai, gureak hobeak dira. Hala ere sekulako tematzarrak dituzte.

Abesti bat: Banda Blanca – Sopa de caracol

Musika amerikarra sekulakoa da baina ez dut ulertzen nola sasi reggaetoi komertziala tabernetan sonatzen jarraitzen duen. Zein da helburua? Dantzatzea? Eserita egon behar izanik ere bere doinu errepikakorra txoko guztietatik hiltzatzen digute.

Horrek ez du ez ligatzeko ez gozatzeko balio. Egungo gaztetxoek primeran dantzatzen duzue, zer dakit nik, aldaka mugitu nahi izatekotan egintzazue holako zerbaitekin!

Talde bat: Hayseed Dixie

Hayseed Dixie Estatu Batuetako bluegrass banda bat da, rock talde mitikoen bertsioak egiten dituena dixie estiloan. “Rocker paletoa” etiketarekin identifikatzen dira eta benetan xelebrea izan zen haientzako rockaren aurkikuntza.

Diotenez, Apalatxe mendietan galdutako herri inkomunikatuetan bizi ziren eta behin gizon batek haien herritik hurbil auto istripu bat izan zuen. Hauek bertara hurbildu eta hildakoari kotxean zeramatzan diskak lapurtu zizkioten. Bertan AC/DC edo Motorhead bazalakoak topatu zituzten eta berehala ekin zioten ezagutu berri zuten rocka jotzeari, haien modura noski. Ikus daitekenez, izena australiar talde mitikoaren omenez ipini zuten.