Bideoklip bat: Chill Mafia – Gazte arruntaren koplak
Xabier Lete lozorrotik esnatu eta iruindar gazte hauek egin dioten bertsioa entzungo balu, auskalo zein izan zitekeen zen bere erreakzioa. Agian hilkutxara korrika bueltatuko litzateke, edo kontrakoz, algaraz beterik herriko plazara jauziko zen break dance dantzatzera. Mendillorri auzoan garai batean izandako baby boom hurak bere ondorioak ematen ari ditu orain, eta Chill Mafia da adibide argia.
Auzotarrak, kinkiak, abertzaleak… Estereotipo guztiak hautsiz haien trap zizelkariarekin bete betean sartu dira euskal musikaren eszenan. Kebaparen bideoklipa atera zutenean kostatu zitzaidan erreakzionatzea. Hasieran sekulako kaka zaharra iruditu zitzaidan baina pare bat aldiz entzutean grazia hartzen hasi nion. Honako hau, ordea, maisulan paregabea deritzot: euskal tradizionalismoa eta garaiko sasi traparen arteko nahasketa bikaina, humorea beti lehen lerroan ipiniz. Denborak esango digu gazte pare honen definizioa: Zoroak ala jenioak.
Diska bat: Dirthy Old Gasteiz
Urte honetan bertan kaleratu zuen bere lehenengo lan luzea arabar hiriburuko talde sortu berri honek. Barduliako punk oi! kutsua du baina freskotasuna dakarte eta tema onak dituzte. Zazpi abesti, gehienbat euskaraz. Zuzenean ikusteko esperoan iada…
Talde bat: Sua
Maruri-Jatabe herri bizkaitarrean orain dela hiru urte sortutako taldea. 4 abestiz osatutako EP digital batekin Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu eta irabazi ostean, haien lehen diska grabatu zuten, “Ordu Beltzak” (Airaka diskoetxea), 2019an kaleratu zena.
Post-rocka edo noisea bezala ezagutzen den estiloa jorratzen dute, riff gogorrak, emakume ahots suabe eta atseginarekin konbinatuz. Ziur naiz euskal rockaren eszenak esker onez hartu duela neskak lehenengo planoan ipintzen dituen talde fresko eta indartsu hau.
Abeslari bat: Pablo Hasel
Bere abesti askorik ez dut entzun, egia esan rapa ez dut gustoko. Behin berarekin pertsonalki hitz egiteko parada izan nuen eta tipo oso zentzuduna iruditu zitzaidan. Ez nator bat sare sozialetan bota dituen batzuekin baina musikaren eta adierazpen askatasunaren maitale bezala, badauka nire babesa. Ez da bera jokoan dagoena, guztion eskubideak baizik. Demokrazia deituriko honetan, batzuen inpunitate eta ustelkeriak dirauen bitartean Pablo abesteagatik gartzelaratu dute. Entzun dezagun abesten duena.
Deja tu comentario