Talde bat: Cobra

Cobra laurogeigarren hamarkadan Osakan sortutako streetpunk talde mitiko bat da, Japonen Oi! musika jorratu zuen lehena alegia. Musikalki pila gustatzen zaizkit, Cock Sparrer ekartzen didate burura baina Dragoi Bola eta tankerako txikitako marrazki bizidun japoniarrekin nahastuta. Orain ez dakit aktibo jarraitzen duten, gainera Europan gutxitan izan dira jotzen. Hori bai, haietako bat Durangon izan zen, ikusteko aukera izan nuen festi paregabe batean.

Talde bat: Nuberu

Nuberu Asturiaseko folkak eta musika herrikoi erreibindikatiboak eman duen talderik esanguratsuena da. Trantsizio garaian sortu zen, garaiko ezkerreko musika protestaren eta nazio zeltetan sortzen ari ziren folk taldeen (The Dubliners Irlandan, Tri Yann Bretainian,…) influentzia argiarekin.

Hasieran PCEtik zetorren jendea zen arren taldearen proiektua finkatu ahala honen ildo politikotik aldendu ziren, Asturiaseko nazio izaera kultura, eta hizkuntzarengan lanketa berezi bat egin nahian. Asturiar nazionalismo ezkertiarraren aintzindari musikaletako bat dira. Bablez (asturieraz) abesten zuten eta haien letrek, besteak beste; 34ko iraultzako kontakizunak, guda zibileko pasarteak, gai sozialak, asturiar herriaren historia, mitología eta kantu herrikoiak jorratzen zituzten.

Soinu eta musika aldetik, bikote bezala hasi baziren ere gerora talde forma hartu zuten eta gitarra elektrikoa eta gaita asturiarra konbinatu zuten lehenak izan ziren. Asturiaseko musikan murgiltzen noan heinean euskaldunokin dituzten antzekotasunez ohartzen naiz. Iberiar iparlurretako herriak gara biak, aspaldian haien artean borrokan izan zitezkeenak, baina egun, haien nortasunaren biziraupena bermatzeko elkar babestera behartuta daudenak. Puxa Asturies!

Bertsio bat: DJ Ötzi – Sweet Caroline

Farra egun batean ipintzeko kantu aparta, bertsioa baino, dance-remixa dena. Originala Neil Diamondena da. Ezagutzen ez duzuenontzat, abestia aski sonatua egingo zaizue, benetan mitikoa baita.

Abesti bat: Super Lamas – Yo quiero chupar

Uste dut azken boladan moda jarri dela, ze nahi gabe ereleku guztietan entzuten ari naiz. Niri Larragako aireei esker iritsi zitzaidan. Parrandarako nork ez du holakorik nahi?