Bideoklip bat: Biznaga – 2K20
Mundu erdia gosez hiltzen diharduen bitartean Mendebaldeko kulturan ezin eta balore dekadentzia sakonagoan sarturik gaude. Demokrazia kontrola da, konforta; urrezko kaiola. Baina horrek ez digu batere axola oporrak, aisia, bideoak, bideoak eta bideoak ditugun bitartean. Pantallaren mundua horrenbeste gailendu zaigu iada ez dakigula zein den erreala, hor barnekoa ala kanpokoa.
Internet jainko berria da: zer pentsatu, zer erosi eta zer ikusi behar dugun gomendatzen digu, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Akaso guk geuk baino hobeto ezagutzen du gure burua algoritmo madarikatuak? Produzitzera behartutako ente puta bat ote gara soilik? Erabat kontrolaturik gauden honetan ezer gutxi aldatzeko aukera izango dugu eskutan. Ez gara gai inguruan dugun informazio guztia irensteko, ezinezkoa baita. Baina guk gehiago eta gehiago nahi dugu… Audientzia bakoitzari bere fikzioa eta denak pozik! Gure arbasoak pobreziaren esklabu ziren, gu ordea, diruarenak.
Talde bat: Dalton
2015ean italiar hiriburuan sortutako oi! eta pub-rock talde bikaina. Pasa den urtean haien hirugarren lan luzea argitaratu zuten, “Papillon” izenekoa. Diska entzuteko atsegina da, estilo aldetik nahiko anitza eta tematzar dezenterekin. Dena den, abesti honek parekorik ez duela deritzot, nik behintzat azken astetan egunero behin entzuten dut gutxienez.
Abeslari bat: Silvio Rodríguez
Musika iraultzaile amerikarrak eman duen abeslari handienetako bat. 1946an Kubako San Antonio de los Baños hirian jaioa, bere ume garaiak Batistaren diktadurapean bizi izan zituen. Gerora guztiz identifikatu zen iraultzarekin eta “Nueva Trova” mugimendu musikal iraultzailearen aurpegirik ezagunena bihurtu zen.
Bere konpromisoa, musikaz haratago eraman zuen, herriak pairatzen zuen analfabetismo masiboarekin amaitzeko egindako irakasle lanetan nabarmenduz. Baina marrazkilari, idazle, konpositore, militar eta politikari bezala aritu zen baita ere. 500 abesti baino gehiago eta 20 lan luze argitarau ditu, mundo osoan ezagun izanik. Kuban XX. mendeko kantautorerik onena izendatu zuten Ernesto Lecuonarekin batera.
Abesti bat: Sokoli – Moja mama je strela
Sokoli Esloveniako rock talde famatuenetariko bat izan zen, 1988tik 93a arte aktibo ibili zena. Taldeko abeslaria Pankrti punk taldeko kidea izan zen. Hau Yugoslavia zaharreko punk talderik sonatuena bezala ezagutzen da, estatu sozialista batean punka egiten zuen lehen taldea izanik. Haien letra probokatzaile eta iraultzaileengatik famatuak egin ziren.
Kuriositate bezala, Pankrtiren abestietako batetik atera zuen Tijuana in Bluek doinua “La Vida sigue igual” kanta famatua sortzeko. Punk taldea amaitzean Pero Lovšin abeslariak beste proiektu honekin jarraitu zuen beranduago, rock “komertzialagoa” eginez. Yugoslaviako gerla baino lehen mito bihurtu ziren Eslovenian, baina honek independentzia lortzean Sokoliren kontzertuak erabat masifikatu ziren, askotan karga polizialekin amaituz.